sábado, 14 de abril de 2018

KIVA PROGRAMA





Hitz gutxitan KIVA programa, Finlandian sortutako jazarpenaren aurkako programa bat da.
Honek jazarpen hauek ekiditzeaz gain, hauetan ere esku hartzen du egoera anitzak ikuskatzen dituelako.

Gainera, programa honek bere eduki guztiak hiru modulutan banatzen ditu. Lehenengo modulua 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat bideratuta dago. Bigarren modulua aldiz, 10 eta 12 urte bitarteko umeentzat da eta hirugarren modulua berriz, 13 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta dago.

Horrez gain, programa hau osatu duten ikerketa eta azterketa guztiek jazarpenaren aurkako programa osotuena bilakatzea lortu duten heinean, ikasle, irakasle eta gurasentzako material didaktikoa erabilgarri eta anitza eskeintzen du.

Irakasleei eskainitako material honi dagokionean, esan beharra dago, hau oso erabilgarria dela eskolan aplikatu ahal izateko. Izan ere, ordura arte bullyng kasu asko eman badira ere, orain gutxi arte hauei ez zaie inolako konponbiderik jarri. Gaur egun aldiz, horrelako laguntzak direla eta, askoz errezagoa da egoera bideratzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario