ASTEKARIA 02/07

Gaur klasera iristean, Josunek gaurko ataza edota lana azaldu du. Hala ere, gure kabuz lanean hasi baino lehen, irakasleak PLEa (Personal Learning Environment) edota IIP-a(Ikaskuntza Pertsonaleko Ingurua) zer den azaldu digu, honen nondik norakoak ere azalduz. Behin hori eginda, ikasleak lanean hasi gara.

 Hasteko, PLEaren inguruko hainbat bideo ikusi eta orrialde irakurri ditugu kontzeptu honen inguruko ezagutzak garatzeko.

Ondoren, eta ezagutza hauek barneratuta, Symbaloo aplikazioan sartu gara. Aplikazio honek, ikas prozesua asko errazten du zuzeneko linkak txertatuta bait dauzka. Hau da, bertan dauden link batzuen bidez, edonork orrialde horietara sartzeko aukera izango du “klik” baten bidez, soilik.



Gero, symbaloon bertan, informazioa bilatzeko, informazioa gordetzeko eta azkenik komunikatu eta erlazionatzeko erabiltzen ditugun webgune ezberdinen linkak jarri behar izan ditugu, modu orokor batean erlaintza ezberdinak sortuz.

 Azkenik, atsedenaldiaren bueltan, beste erlaintza bat osatu behar izan dugu. Honek erlazio zuzen-zuzena izan behar du “hezkuntza eta IKT” gaiarekin eta beraz, bertan txertatutako linkak lehengokoak baino askoz zehatzagoan izan dira. Izan ere, orokorrean webgune bat jarri badugu, bigarren honetan, orrialde horretako atal konkretuaren linka jarri behar izan dugu, bertara sartzean bilaketa arinagoa izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario