domingo, 15 de abril de 2018

CYBERBULLYNGA ESKOLAN





Cyberbullinga bide telematikoak (interneta, mobila...) erabiliz,  berdinen artean ematen den jazarpena da.


Cyberbullying  kasu baten aurrean egongo gara baldin eta heldua ez den pertsona batek beste bat mehatxatu, jazarri edota molestatzen duenean Internet, ordenagailu edota mugikorren bitartez.

Egoera hau pairatzen duten ikasleak askotan etxean errefuxiatzen dira eta horregatik, eskolara joatea ekiditen dute. Hala ere, gaur egun, cyberbullynga bullyngarekin oso lotuta doan heinean, pertsona hauekiko jazarpena pantailetatik at ere ematen da.

Edozein bullying motaren aurrean irakasleek duten esku hartzea ezinbestekoa da. Izan ere, eskola orotan badaude bullyng protokolo batzuk ezarrita. Horietako programa ezagunetariko bat, KIVA programa da.



*KIVA programa hurrengo sarreran azaltzen da.

sábado, 14 de abril de 2018

KIVA PROGRAMA





Hitz gutxitan KIVA programa, Finlandian sortutako jazarpenaren aurkako programa bat da.
Honek jazarpen hauek ekiditzeaz gain, hauetan ere esku hartzen du egoera anitzak ikuskatzen dituelako.

Gainera, programa honek bere eduki guztiak hiru modulutan banatzen ditu. Lehenengo modulua 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat bideratuta dago. Bigarren modulua aldiz, 10 eta 12 urte bitarteko umeentzat da eta hirugarren modulua berriz, 13 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta dago.

Horrez gain, programa hau osatu duten ikerketa eta azterketa guztiek jazarpenaren aurkako programa osotuena bilakatzea lortu duten heinean, ikasle, irakasle eta gurasentzako material didaktikoa erabilgarri eta anitza eskeintzen du.

Irakasleei eskainitako material honi dagokionean, esan beharra dago, hau oso erabilgarria dela eskolan aplikatu ahal izateko. Izan ere, ordura arte bullyng kasu asko eman badira ere, orain gutxi arte hauei ez zaie inolako konponbiderik jarri. Gaur egun aldiz, horrelako laguntzak direla eta, askoz errezagoa da egoera bideratzea.