ASTEKARIA 02/31

Gaur lehenik eta behin, autorearen eskubideak edota gaztelaniaz deitzen den “derechos de autor” jarri dugu gure blogean eta horretarako, Creative commons aplikazioa erabili dugu, modu honetan, gure bloga seguruago dago.

 Ondoren, taldeka bilduta, taldean lan egitearen alderdi positiboen eta negatiboen inguruan hausnartu dugu. Gero, talde bakoitzak bere ideiak partekatu ditu eta denon artean, haurnasketa bat egin dugu.

 Gero, lan kooperatiboaren osagarriak landu ditugu: hasteko elkarren arteko interdependentzia positiboa dago eta honek zera esan nahi du: pertsona bakarrak ezin ditu bere kabuz erabaki nagusiak hartu, denen artekoa izan behar baita. Gainera, interdependentzia honekin lotuta, esan beharra dago, bakoitzak egiten duen lanak zuzen-zuzenean eragiten duela besteetan, taldeko kideetan. 

 Bigarrenez, banakoaren galdagarritasuna (exigibilidadea) dago eta honen arabera, denok dugu taldean zerbait egiteko eta hori egin behar dugu. Hirugarrenez, aurrez aurreko elkarrekintza edota interakzioa dago, hortaz, ideak elkartrukatzea eta erabakiak adostea zuzenean egingo da. 

Laugarrenez, taldean lan egiteko trebetasunak zein pertsonarteko gaitasunak (interpersonalak) daude, eta honen arabera, jendearekin hitz egiteko, negoziatzeko eta hauekin harremanak izateko gaitasun sozialak izan behar ditugu. Bosgarrenez, eta azkenik, taldean hausnarketa egitea askotan erre gelditzen den zatia bada ere, oso emankorra den atala da. 

 Hau landu ostean, “Como enfrentarse a los jetas y a los pasotas” testua irakurri dugu eta horren inguruan aritu gara, pasotaren eta jetaren karaktereetaz hitz egiten. Izan ere, pasota den pertsonak lan minimoa egiten du, eta gainera, ahal duen guztietan ere “eskakeatzen” saiatzen da. 

 Jetak berriz, ez ia lanik egiten eta egiten duen hori ere beti ez da egokia izaten. Hori gutxi balitz, taldekideak errudun sentiarazten ditu, hau da, manipulatzeko gaitasun handi dauka. Gainera, ahal duen probetxu handiena ateratzen saiatzen du, egin duen lana edozein delarik. 

 Atsedenaldiaren ostean, taldeko fitxa bat egin behar izan dugu, taldekideon argazkiak eta bakoitzaren funtzioak zehaztuz. Horrez gain, taldean ezarritako arauak zehaztu ditugu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario