miércoles, 21 de marzo de 2018

PLEa eta IRAKASLEAREN FUNTZIOA



Ikasteko ingurune pertsonala izendatzeko erabiltzen den akronimoa da eta ingeleseko Personal Learning Enviroment-etik dator.

PLEa hiru osagaik osatzen dute: erremintak, informazio-iturriak eta harremantzeko sare edota konexioak.

  • Erremintak: Informazioa bilatu, kudeatu eta partekatzeko tresnak dira. 

  • Informazio iturriak: informazioa eskuratzen ditugun gunean dira, hala nola, liburuak, webguneak eta blogak. 

  • Personal Learning Network: Beste pertsona batzuekin harremantzeko, konexioak ezartzeko eta informazioa elkartrukatzeko da. Hauen adibideak, sare sozialak edota blogak dira. 
Imagen relacionada


PLEaren hiru osagaiak kontuan izanda, argi dago pertsona bakoitzak bere PLEa izango duela, hau da, ez dira bi berdin egongo bakoitzak bere informazio iturri, erreminta eta harremantzeko sareak izango dituelako. Hori kontuan izanik, irakasleek honen aurrean duten jarrera funtsezkoa da. 

Alde batetik, esan beharra dago, irakasleak bere ikasleei haien PLEa sortzen, osatzen eta hornitzen lagundu behar diela. Horretarako, baliabide edota tresna desberdinak eskaintzea egokiena izango litzateke, aukera horien artean ikasleak hoberen egokitzen zaiona hautatu dezan. 

Bestetik, aipatu beharra dago, irakasleak baliabide horiek eskaini baino ez dituela egin behar, hots, ikasleari ezin zaizkio elementuak inposatu behar. Ikasleak bere PLEa behar bezala osatzeko, berarentzako egokienak direnak aukeratu ditu. 



Zer da ETEN DIGITALA?



Eten digitala, teknologiari dagokionean, pertsonen, gizarteen eta erakundeen artean ematen den desberdintasuna da. Hots, teknologia berriak erabiltzeko aukera duten eta aukera hori duten baina erabiltzen ez dakitenen artean ematen da. Bestetik, aipatzekoa da, bazterketa hau ez dela teknologikoa bakarrik, pertsonala eta soziala ere delako. 

Eten hau mundu osoan zehar emateaz gain, betidanik egon den egoera bat ere bada. Izan ere, aipatu bezala, bazterketa modu askotakoa izan daiteke. Hala eta guztiz ere, azken urteetako garapen teknologikoa dela eta, hots, teknologia berriak sortu zirenetik, gure gizartean are gehiago pairatzen da eten digital hau. 

Horrez gain, eta eten honen arrazoi nagusia herrialdeen artean dagoen garapen desberdintasuna bada ere,eten hauek  mota ezberdinetakoak izan daitezke. 

Hasteko, sarbide-etena dago. Eten hau IKTetara sartzeko ezberdintasunen ondorioz sortu da, hau da, IKT azpiegitura eta ekipamendu eskuragarritasunarengatik. 

Bestetik, erabilera-etena dago. Kasu honetan, IKT ekipamendua izateak edota hau eskura izateak, ez du bermatzen kide guztiek erabiliko dutenik. Egoera hau, hainbat faktore ezberdinengatik sortu daiteke, besteak beste, adina eta ikasketa maila. 

 Azkenik, eskuratze-etena dago. Eten hau prestakuntza mailarengatik baldintzatuta dago, izan ere, informazioa eskura­tzeak ez du nahitaez esan nahi zerbi­tzuak gara­tzeko gaitasun osoa jaso dutenik. 
 


Egoera honi, eta batez ere, orokorrean gizartean dagoen eten digitalari aurre egiteko, hainbat faktore kontuan hartu beharko lirateke. Lehenik eta behin, gizakien baldintza eta ezaugarriei moldatutako azpiegiturak sortzea, hau da, pertsonek teknologia berrietara sarbide erraza izatea.  Bestetik, alfabetatze hau, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonengana hedatzea. Eta azkenik, eten digital ezberdinen oztopoak gainditzeko, kontzientzia soziala sortu.