ASTEKARIA 01/31

Gaur ikasgai hau lantzen dugun lehenengo eguna izan denez, lehenik eta behin Josunek aurkezpen txiki bat egin digu ikasgaiaren inguruko hainbat alderdi azalduz, hala nola, ebaluazio irizpideak eta ordutegiaren antolamendua. 

 Gero, ikasle fitxa labur bat bete behar izan dugu bakarka, non gure izen-abizenak, email helbidea, irakaskuntza eta hezkuntzarekin dugun harremana eta IKTekin dugun lotura zehaztu behar ziren.

 Ondoren, IKTen inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk berrikusi ditugu, besteak beste, Softwarea, Hardwarea, ROM, RAM eta sistema eragileak.



 Atsedenaldiaren ostean, oinarrizko erreminta txiki batzuekin lanean aritu gara. Izan ere, Gmaileko mezuen etiketak sortu, Driven karpeta ezberdinak egin eta korreo ezberdinak elkarlotu ditugu.

 Azkenik, lau-bost pertsonako lan talde txikiak osatu ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario