ASTEKARIA 02/14

Gaurko klasean, lehenengo eta behin, Symbaloon izan beharreko atalak errepasatu ditugu , horien artean, erremintak, Informazio-iturriak eta Harremantzeko sareak. 

Gainera, jada geneukana oinarritzat harturik Symbalooa are gehiago hornitu edo elikatu dugu. Izan ere, erreminta gehiago ikusten aritu gara, hala nola, Scoop.it, Scribd, Calameo, Issuu, Slideshare, Diigo eta Blogger.













Gainera, bakoitzaren funtzionamenduaz aritu gara bakoitzak eskeintzen dituen baliabideetan zentratuz. 

Gero, Diigon kontu bat zabaldu dugu eta bertan lanean aritu gara, etiketa ezberdinak sortzen.

 Atsedenaldiaren ostean berriz, Blog hau sortu dugu eta bertan diseinua eta gaia, besteak beste, antolatzen ibili gara. 

 Horren gain, orrialde bat sortzeko asmoz, gaurko astekaria bertan idatzi dugu froga modu lez. Eta azkenik, sortutako orrialde horretan bertan, bideo bat eta enlace bat txertatu ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario